lunes, 1 de abril de 2013

KAIOLAK, ATERKIAK ETA BURBUILAK



Arkitekturako ikasle ohi Javier Echeparek hitzaldi bat eman zigun duela astebete: “kaiolak, aterkiak eta burbuilak”. Hitzaldiaren gaia izango ziren hiru elementu horiek lehenengo aldiz aipatzean, hauek arkitekturarekiko lotura izan zezaketela pentsatu banuen ere, hain arruntak izanik, gehiegi sakondu eziniko gaia izango zirela iruditu zitzaidan. Hitzaldiak aurrera egin ahala, ordea, ikasle ohiaren ikuspuntu interesgarri eta bitxiak gogoz izan ninduen entzuten. 

Horrela, elementu horiek oinarritzat hartuz espazioa aztertzeari ekin zion Echeparek.
Kaiolei dagokienez, gurea bezelakoa den gizarte batean bizi den pertsona orok askatasun ezarekin lotuko lituzketela uste dut. Hauek, ordea, kokatzen diren inguruarekiko itxiak bezain irekiak dira, kanpoaldearen eta barnealdearen arteko muga baina ez bereizle.



Aterkien bidez, hormarik gabeko estalkiei egiten die erreferentzia. Hauek edozein espaziotara egokitu daitezke, gehienetan egitura bera mantentzen duten formen errepikapenak direlarik. Gainera, eusteko hormarik behar ez izateak arintasunaren sentsazioa ematen du, mugagabearena eta ondorioz, askatasunarena.



Burbuilak, azkenik, isolatzaile eta babeslerik handienak izango lirateke. Bi mundu bananduko balituzte bezela, batean gertatutakoak ez du eraginik bestean; eta alderantziz. Barne-kanpo harremanaren ukapena izango lirateke.




No hay comentarios:

Publicar un comentario