domingo, 10 de marzo de 2013

GREEN ROOFS


Polimeroei buruzko sarrera batekin hasi zuen British Columbia unibertsitateko irakasle Daniel Roehr-ek Otsailean eman zigun hitzaldia. Gizartean gero eta arrakastatsuagoa omen da, haren esanetan, haien sortze prozesuan izugarrizko kutsadura eragiten duten plastikozko poltsekin amaitzearen ideia. Azken hauek, berez, paperezko ala kotoizko poltsek baina kutsadura gutxiago sortzen dute, baina dena den, ez zen hori Daniel Roehr-ek garatu nahi zuen gaia; hauen guztien CO2 emisioa orekatzen duten teilatu berdeena baizik.

Teilatu berdeen erabilera duela urte asko hasi zen Suezia eta Suiza bezelako herrialdetan. Ingurumenari mesede egiteko helburuz, eraikinetako teilatuak edota hormak begetazioz estaltzean datza, onura ugari lortuz. Hasteko, lehenago aipatutako kutsadura orekatzen dute, landareek CO2a O2agatik ordezkatzen baitute, airearen kalitatea hobetuz. Gainera, uholdeak ekiditen dira hauen bidez: belarrak esponja baten moduan lan egiten duenez, euri uraren jariatzea gutxiagotzen da, hau bera aprobetxatuz (energia sortzeko, esaterako). Estetikari dagokionez, espazio sozialak hobetzen dituzte, erakargarriagoak bilakatuz. Eraikinen edota hirien onura termikoa dakartela ere azpimarragarria da, landareen bitartez gehiegizko tenperaturak ekiditen baitira.



Hauek jasangarri izena jaso ahal izateko, ordea, gauza ugari hartu behar dira kontuan, esaterako, erabili beharreko materialak lekuaren arabera hautatuko dira; urtaroen eta klimaren arabera.
Materialen aukeraketaren garrantzia, izan ere, eremu artifizialak sortzeko arriskuari dagokio, hau da, euri urarekin soilik ureztatuta bizirik mantenduko ez liraketen eremuak sortzeari.



Bestalde, estalki berdeek euri ura lurrera bideratuko duten sistema bat behar dute. Irakasleak esan zuenez, hori modu egoki eta eraginkorrean egingo luketen sistemak diseinatzeko zehaztasuna landu beharra dago. Klima aldaketak kontrolatu ezin izatea izango litzateke landu beharreko aspektu garrantzitsuenetako bat; tenperaturek eragin ditzaketen ondorio posibleak aztertzea. Pentsakorragoak izateko eta esploratzeko beharra ere aipatu zituen, diruditen baino konplexuagoak diren sistema hauek diseinatzerako orduan estetika eta zentzua bateratzeko beharra.




No hay comentarios:

Publicar un comentario