Bigarren
lauhileko aurrenetariko klasean izan zen dikotomiak aipatu
zizkigutenean. Irakasleek gure pentsaeraren mugez ohartarazi eta
aurkakoak direnen artean dagoenaz hausnartzera bultzatu gintuzten.
Horrela, hauen eta ikasleetariko bakoitzaren ekimenaz arbela oso bat
bete genuen, guretzat aurkako esanahia zuten hitz bikoteak botaz.
Ariketa
honen bidez pentsaera zabalago bat izaten lagundu ziguten nire ustez;
gure bizitzan zehar jarraitzen irakatsi dizkiguten ideiek milaka
ikuspegi izan ditzaketelaz jabetzen. Azkenik, dikotomia bat aukeratu eta hau osatzen duten bi hitzen artekoa maketa baten bidez adierazteko eskatu ziguten, nire kasuan emaitza ondorengoa izanik:
Semaforo honen koloreen bidez ondo eta gaizki dagoena adierazi nahi izan dut, mugimendua eta geldirik egotea, legala eta ilegala,... Honen erdigunean eta bien arteko trantsizio elementu gisa kolore naranja egongo litzateke.


No hay comentarios:
Publicar un comentario