Hitz
zerrenda luze bat jaso ondoren, horietako bakoitza hartu eta horiek
arkitekturarekin zuten zerikusiaz hausnartzen hasi ginen, bai eta
guretzat zuten esanahiaz ere. Hitzak aukeratuz eta aukeratuz,
garrantziaren arabera sailkatzeari ekin genion, faltan bota genituen
batzuk gehituz. Horrela, guretzat arkitekturaren esanahia osatu eta
bera biltzen duten hitzak gure proiektuan aurkeztu nahi izan
genituen.


Horretarako,
hitzak globotan jartzea erabaki genuen, hauek arkitektura altxa eta
aurrera eramango balute bezela. Garrantzia handiena zutenei neurri
handiagoko globoak eman genizkien, eta alderantziz txikienei, guzti
hauen artean txabola baten bidez adierazi genuen ARKITEKTURA altxako
balute bezela. Aldi berean, azken honen barnea osatuko luke hitz
multzo handiak, tximiniaren bitartez kanpora irten denak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario