Nire gela espazioa da;
mugak baditu ere, askatasuna da.
Nire gelan beldurrik ez
da, ezta naizen modukoa azaltzeko lotsarik ere, nire izana da eta ni
berea, ni horrelakoa naizelako da bera modu hontakoa eta bertan
dauden gauza eta sentimenduek osatzen naute ni. Horregatik bertan
babestuta sentitzen naiz. Ni neu naiz.
Babesak
lasaitasuna dakar, eta beraz nire gela hori ere bada.
Nire gela bizitza da:
koloreak,usainak, argitasuna... bizitza zentzu osoan. Iragana da
(oroitzapenak), eta etorkizuna (izango naizenaren ilusioa). Bi hauen
bategitea ere bada, orain naizena da.
Hala ere, nire gelako
onena bukatu gabe dagoela dela iruditzen zait. Gelako hormetan beti
dago tokiren bat, egia esan gela osoa egon ohi da berria den zer edo
zerren zain. Beraz, etorkizuneko esperientziekin gela betetzen joango
naiz. Nahiz eta nire gelak aldaketak jasan, aldaketa hauek nik
jasango ditudanekin bat etorriko dira, nire gelak beti esentzia bera
mantenduko duelarik: neurea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario