sábado, 27 de abril de 2013

MADRIL


Apirileko bigarren asteburua Madrilen pasa genuen klasekide gehienok. Bertara iritsi, maletak utzi eta egin genuen lehenengo gauza Reina Sofia museoa bisitatzea izan zen.
Bertan, bidaian zehar zirrara gehien eragin zizkidaten gauzetako bat ikusi genuen: Cristina Iglesiasen Metonimia izeneko erakusketa. Hau ikusteko denbora askorik izan ez bagenuen ere, oso erakargarriak iruditu zitzaizkidan bertako lanak, horietako askotan ura elementu eskultoriko gisa erabili izanagatik, batez ere. 






 
"La exposición organizada por el Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía, conformada por más de cincuenta piezas, supone la mayor retrospectiva que se ha realizado hasta la fecha de esta artista, desde sus inicios hasta la actualidad. A lo largo de estas tres décadas, Cristina Iglesias ha mostrado un decidido interés por redefinir lo escultórico como un campo expandido que sirve para cuestionar lo objetual en sus relaciones con lo espacial y lo arquitectónico. Sus esculturas se integran con la arquitectura del lugar en el que se ubican, estableciendo un juego en el que la realidad y la apariencia se entrelazan. Creaciones que generan de este modo sugerentes mundos ficticios y abandonan sus fines utilitarios para convertirse en escenografías que propician una observación reflexiva. Intersecciones entre lo natural y lo cultural, sombras, cascadas, remolinos y follajes, en las que la idea de refugio resulta la metáfora más recurrente."

Harrigarria iruditu zitzaidan beste leku bat Madrileko Mataderoko atal bat izan zen. Suzko hormak ziruditenak biltzen zuten gela handi hurak gutako askori jakinmin handia piztu zigula uste dut.





Azkenik, bidaiari amaiera eman zion Norman Fosterren Portia bodega ikusi genuen. Honen ezaugarririk deigarrienak barneko dimentsio handiak eta material eta koloreen arteko jolasak iruditu zitzaizkidan.





HABITAT HIRITARRA







domingo, 7 de abril de 2013

LA BUENA VIDA



    La buena vidaren kapitulu hau irakurri izan ez banu, loft hitza entzutean, espazio ireki, zabal eta moderno bat etorriko litzaidake burura. Iñaki Abalosen hitzek, ordea, hauen jatorri eta esentziaz berri ematen dutenek, nire hauenganako iritzia aldatu dute guztiz.
    Lehen, bizitza nahiko bohemioa eta txiroa zeraman pertsona motak sortua, lofta honen oinarrizko beharrak asetzea helburu zuen espazioa zen. Gizartean nagusi zen pentsaerarengandik ihesi eta bizimodu alternatibo eta aske bat aurkitu nahian, beranduago euren bizileku bilakatuko ziren espazioak sortzen zituzten, hasiera batean arrazoi nagusiki ekonomikoak bazituzten ere (tailerrak, galeriak,...).

    Gaur egun eta nire ustez, ordea, lehenengo loften oinarri ziren erabilera aniztasunari eta ordenari diseinua eta luxua gailendu zaizkie, hauen benetako helburua ahaztuz. Ustekabean eta beharragatik sortuak izan beharrean, pentsaera itxi eta mugatudunen “kapritxo” dira, jatorriz zuten funtzioa alde batera utzi delarik.
    Dena den, Iñaki Abalosen hitzetan, loften sorreratik etxebizitza bat ez da metro karratuetan neurtzen, metro kubikoetan baizik. Hau dela eta, bertako biztanle direnak aske dira beren ekintza eta asmoak nahierara betetzeko, beraiek baitira espazioaren antolatzaile eta muga bakarra bertan.
    Beraz, loften jatorria ahanzturan utzi dela uste badut ere, hauen abantailak anitzak direla uste dut. Norberaren nortasuna plasmatzeko aukera dira, finkotasunarengandik urrun, etorkizunean ere aldakorrak izaten jarraituko dutenak, espazio itxi baina mugagabeak.

lunes, 1 de abril de 2013

KAIOLAK, ATERKIAK ETA BURBUILAK



Arkitekturako ikasle ohi Javier Echeparek hitzaldi bat eman zigun duela astebete: “kaiolak, aterkiak eta burbuilak”. Hitzaldiaren gaia izango ziren hiru elementu horiek lehenengo aldiz aipatzean, hauek arkitekturarekiko lotura izan zezaketela pentsatu banuen ere, hain arruntak izanik, gehiegi sakondu eziniko gaia izango zirela iruditu zitzaidan. Hitzaldiak aurrera egin ahala, ordea, ikasle ohiaren ikuspuntu interesgarri eta bitxiak gogoz izan ninduen entzuten. 

Horrela, elementu horiek oinarritzat hartuz espazioa aztertzeari ekin zion Echeparek.
Kaiolei dagokienez, gurea bezelakoa den gizarte batean bizi den pertsona orok askatasun ezarekin lotuko lituzketela uste dut. Hauek, ordea, kokatzen diren inguruarekiko itxiak bezain irekiak dira, kanpoaldearen eta barnealdearen arteko muga baina ez bereizle.



Aterkien bidez, hormarik gabeko estalkiei egiten die erreferentzia. Hauek edozein espaziotara egokitu daitezke, gehienetan egitura bera mantentzen duten formen errepikapenak direlarik. Gainera, eusteko hormarik behar ez izateak arintasunaren sentsazioa ematen du, mugagabearena eta ondorioz, askatasunarena.



Burbuilak, azkenik, isolatzaile eta babeslerik handienak izango lirateke. Bi mundu bananduko balituzte bezela, batean gertatutakoak ez du eraginik bestean; eta alderantziz. Barne-kanpo harremanaren ukapena izango lirateke.