domingo, 12 de mayo de 2013

INTERBENTZIOA TRINITATE PLAZAN


Ikasturte honetako azken proiektua, Donostiako Trinitate plazan interbentzio bat egitean datza. Bertan erabilgarria litzatekeen zerbait jartzeko, plazaren inguruan bizi den jendeari galdetzea egokiena izango litzatekeela iruditu zitzaien irakasleei, haien beharren edota nahien berri izan genezan.

Zenbait bizilagunen iritzia jakin ondoren, plazaren behar nagusiak honako hauek direla adierazi ziguten: estalita egongo litzatekeen gune bat, euriarengandik zein eguzkiarengandik babesteko; edadetuak bil zitezkeen lekuren bat; esertzeko tokiak, plazan funtzio hori duen gauza oro harrizkoa baita; ...

Hori jakinda, edonorentzat eskuragarri egongo liratekeen espazio batzuk sortu nahi izan ditut. Umeak, ingurukoen hitzetan, kanpoan jolasteko ohitura dutenez, gazteentzat eta zaharragoentzat erabilgarriagoak lirateke espazio hauek. Horrela, 9 modulo kokatu ditut plazako bolatokiaren estalkiaren gainean. Nire helburua modulo hauek erabiltzailearen nahien araberako funtzioa betetzea da, esaterako, esertokiak jarri zitezkeen bertan biltzeko, irakurtzeko nahiz lasai egoteko, mahairen bat ere jar zitekeen ikasleren batek erabil zezan, ala edadetuak beren jolasetan ibil zitezen.

Horrela, altzairuzko modulo bakoitzak hegoaldeko horma osorik hartzen duen beirazko ate bikoitza du, nahi denean guztiz irekitzeko aukera egon dadin eta orientazioari esker gune argiak sor daitezen. Aldi berean, modulo hauek inguruarekiko lotura izan zezaten, aurrealdean bolatokiaren hego-hormarekiko paralelo den lerro bat jarraitzen duten bitartean atzealdea mendiaren arabera mugatzen da. Altzairuzko xafla batek modulo guztiak bildu eta eskaileren kurbak jarraitzen ditu.






Proiektu hau egiterakoan, zenbait aldizkari eta libururen influentziak izan ditut. Hona hemen horietako batzuk:









No hay comentarios:

Publicar un comentario