Alde batetik, lehen saria irabazi zuen
Dora Salazarren brontzezko hiru piezak daude. Hasiera batean eskala
txikiagoan egin ziren, eraikinen baten barnealderako pentsatuak.
Hiruek itsasoarekiko lotura garbia dute, oskol, molusku, anfora,
probeta eta itsasoko izaki bizidun organikoen ezaugarri fisikoak
baitituzte.
Malekoian jartzeko, hauen eskala,
materialak eta anklajeak egokitu behar izan ziren. Eskultore
nafarrari, ez zaizkio eskala handiak gustatzen, nahiago baitu ahal
den neurrian gizakiarekiko lotura mantendu. Bere helburuetako bat naturalaren
(itsasoa, hondartza) eta artifizialaren (atzean duen herria) arteko
loturak sortzea da. Beste helburu bat piezak aurkitzen joan behar izatea izango litzateke, gure
ikusmenari inposatu beharrean (hemen neurri txikien arrazoia).
A través de
Aspersíon/vertido
Torsión compensada
Leihaketako bigarren saria Elena
Asinsek irabazi zuen, harrizko 72 figurak osatutako multzo horizontal
eta lineal batekin. Obrak guztira 143m-ko distantzia bat hartzen dute
luzeran, metro kubiko bateko piezek euren artean ere metro bateko
distantzia mantentzen dutelarik, obraren erdian izan ezik. Bertan,
piezen arteko distantzia handiagoa da. Eskultoreak artearen merkatuak
markatzen dituen forma konbentzionalak ekiditen ditu, bere nortasuna
eta artearen ongizate sozial eta kulturala bilatzeko helburuz.
Obra hau malekoiaren erdian kokatzen
da, 36. figurak espazio horren zentroa markatzen duelarik.
Canon 22
Marcos Hernandok, ohorezko aipamena
irabazi zuen altzairu herdoilezinezko Zarauzko Damarekin. Honek
malekoiko ikuspuntu ezberdinetatik ikusiko litzatekeen erreferentzia
bisual bat proposatu nahi izan zuen bere lanarekin. Eskultura sendoa,
itsasoari begira dagoena, eta itsasotik, hondartzatik eta malekoitik
bertatik ikusten dena. Artistaren hitzetan, antropomorfoa, femeninoa
eta totemikoa, Zarauzko Dama izenez ezagutua, bere ingurua eta herria
babes eta zain dezan.
Zilindroz eta kono enborrez osatua
dago, beren oinarriaren bidez lotzen direnak. Akabera satinatua dute,
argi propioa izatea ahalbidetzen diena, eguneko eta gaueko argia
islatzeaz gain. Eskultura honen garaiera 1,7m-ko pertsona baten
hirukoitza da. Neurri hori, malekoiaren neurri handiaren alboan
txikiegia gera ez zedin eman zitzaion.
Zarauzko Dama
Azkenik, Miguel Angel
Lertxundiren altzairu herdoilezin, egur, letoi, eta zinc-ezko obra
dago. Lan honetako materialaren zati handi bat itsasotik eta haren
ingurutik bildutakoa da, artistaren ideia zela eta:
“Hombres y mujeres están o caminan, van y vienen.
El mar también. En cada venir, la marea trae consigo siempre algo y
en su reiterado venir y traer, va formando un montón de materia. El
mar tampoco los quiere y nos los devuelve.”
Joan etorrian





.jpg)
No hay comentarios:
Publicar un comentario