domingo, 12 de mayo de 2013

INTERBENTZIOA TRINITATE PLAZAN


Ikasturte honetako azken proiektua, Donostiako Trinitate plazan interbentzio bat egitean datza. Bertan erabilgarria litzatekeen zerbait jartzeko, plazaren inguruan bizi den jendeari galdetzea egokiena izango litzatekeela iruditu zitzaien irakasleei, haien beharren edota nahien berri izan genezan.

Zenbait bizilagunen iritzia jakin ondoren, plazaren behar nagusiak honako hauek direla adierazi ziguten: estalita egongo litzatekeen gune bat, euriarengandik zein eguzkiarengandik babesteko; edadetuak bil zitezkeen lekuren bat; esertzeko tokiak, plazan funtzio hori duen gauza oro harrizkoa baita; ...

Hori jakinda, edonorentzat eskuragarri egongo liratekeen espazio batzuk sortu nahi izan ditut. Umeak, ingurukoen hitzetan, kanpoan jolasteko ohitura dutenez, gazteentzat eta zaharragoentzat erabilgarriagoak lirateke espazio hauek. Horrela, 9 modulo kokatu ditut plazako bolatokiaren estalkiaren gainean. Nire helburua modulo hauek erabiltzailearen nahien araberako funtzioa betetzea da, esaterako, esertokiak jarri zitezkeen bertan biltzeko, irakurtzeko nahiz lasai egoteko, mahairen bat ere jar zitekeen ikasleren batek erabil zezan, ala edadetuak beren jolasetan ibil zitezen.

Horrela, altzairuzko modulo bakoitzak hegoaldeko horma osorik hartzen duen beirazko ate bikoitza du, nahi denean guztiz irekitzeko aukera egon dadin eta orientazioari esker gune argiak sor daitezen. Aldi berean, modulo hauek inguruarekiko lotura izan zezaten, aurrealdean bolatokiaren hego-hormarekiko paralelo den lerro bat jarraitzen duten bitartean atzealdea mendiaren arabera mugatzen da. Altzairuzko xafla batek modulo guztiak bildu eta eskaileren kurbak jarraitzen ditu.






Proiektu hau egiterakoan, zenbait aldizkari eta libururen influentziak izan ditut. Hona hemen horietako batzuk:









sábado, 4 de mayo de 2013

ZARAUTZ ESKULTORIKOA

1996. urtean, itsas pasealekuko (malekoia) eskultura leihaketa egin zen Zarautzen. Orduz geroztik, nire ustez herriaren atalik ederrena dena apaintzen dute bertan garrantziarik handiena izan zuten piezek.

Alde batetik, lehen saria irabazi zuen Dora Salazarren brontzezko hiru piezak daude. Hasiera batean eskala txikiagoan egin ziren, eraikinen baten barnealderako pentsatuak. Hiruek itsasoarekiko lotura garbia dute, oskol, molusku, anfora, probeta eta itsasoko izaki bizidun organikoen ezaugarri fisikoak baitituzte.
Malekoian jartzeko, hauen eskala, materialak eta anklajeak egokitu behar izan ziren. Eskultore nafarrari, ez zaizkio eskala handiak gustatzen, nahiago baitu ahal den neurrian gizakiarekiko lotura mantendu. Bere helburuetako bat naturalaren (itsasoa, hondartza) eta artifizialaren (atzean duen herria) arteko loturak sortzea da. Beste helburu bat piezak aurkitzen joan behar izatea izango litzateke, gure ikusmenari inposatu beharrean (hemen neurri txikien arrazoia).

A través de


 Aspersíon/vertido


Torsión compensada


Leihaketako bigarren saria Elena Asinsek irabazi zuen, harrizko 72 figurak osatutako multzo horizontal eta lineal batekin. Obrak guztira 143m-ko distantzia bat hartzen dute luzeran, metro kubiko bateko piezek euren artean ere metro bateko distantzia mantentzen dutelarik, obraren erdian izan ezik. Bertan, piezen arteko distantzia handiagoa da. Eskultoreak artearen merkatuak markatzen dituen forma konbentzionalak ekiditen ditu, bere nortasuna eta artearen ongizate sozial eta kulturala bilatzeko helburuz.
Obra hau malekoiaren erdian kokatzen da, 36. figurak espazio horren zentroa markatzen duelarik.

Canon 22

  


Marcos Hernandok, ohorezko aipamena irabazi zuen altzairu herdoilezinezko Zarauzko Damarekin. Honek malekoiko ikuspuntu ezberdinetatik ikusiko litzatekeen erreferentzia bisual bat proposatu nahi izan zuen bere lanarekin. Eskultura sendoa, itsasoari begira dagoena, eta itsasotik, hondartzatik eta malekoitik bertatik ikusten dena. Artistaren hitzetan, antropomorfoa, femeninoa eta totemikoa, Zarauzko Dama izenez ezagutua, bere ingurua eta herria babes eta zain dezan.
Zilindroz eta kono enborrez osatua dago, beren oinarriaren bidez lotzen direnak. Akabera satinatua dute, argi propioa izatea ahalbidetzen diena, eguneko eta gaueko argia islatzeaz gain. Eskultura honen garaiera 1,7m-ko pertsona baten hirukoitza da. Neurri hori, malekoiaren neurri handiaren alboan txikiegia gera ez zedin eman zitzaion.

Zarauzko Dama




Azkenik, Miguel Angel Lertxundiren altzairu herdoilezin, egur, letoi, eta zinc-ezko obra dago. Lan honetako materialaren zati handi bat itsasotik eta haren ingurutik bildutakoa da, artistaren ideia zela eta:
Hombres y mujeres están o caminan, van y vienen. El mar también. En cada venir, la marea trae consigo siempre algo y en su reiterado venir y traer, va formando un montón de materia. El mar tampoco los quiere y nos los devuelve.”


Joan etorrian